Hasiera
Komertzioak
Argazkiak
San Juan
Gau Eskola
Aldapan Gora
Auzoa
Distritoa
Kontaktua

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!

Hizkuntza komunitate minorizatua da euskal ko-
munitatea, Euskal Herrian bizi garen hiru milioi
biztanletatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz.
Euskal hiztun guztiak gara gazteleraz edo frantse-
sez elebidun, mendetako asimilazio prozesuaren
ondorioz euskaldun elebakar gisa bizitzea ezi-
nezko bihurtu ondoren. Gaztelera eta frantsesa
bilakatu dira hizkuntza hegemonikoak Euskal He-
rrian, nazio hizkuntza den euskara menpeko bi-
hurtuz. Horregatik, euskarak betetzen zituen ia
funtzio guztiak erdarek betetzen dituztenez, eus-
kaldunok bigarren mailako herritarrak gara gure
herrian.

Gurea ez da hizkuntza ordezkatze prozesua pai-
ratzen duen herri bakarra. Munduan ehunka dira
galtze bidean dauden hizkuntzak, eta ondorioz
kulturak, herriak. Globalizazioak eragina badu ere,
ordezkatze prozesu hauen gidariak estatuak dira.
Euskal Herrian espainiar eta frantziar estatuak
dira ordezkapen prozesuaren erantzule nagusiak.
Beraien konstituzioetan argi jasotzen dute zein
den hizkuntza hegemonikoa, eta nagusitasun hori
mantentzea helburu duten hizkuntza-politikak
aplikatzen dituzte.

Hala ere, asimilazio prozesuak bere horretan jarraitzen du. Euskaldunoi ezberdintasun kontuekin bazterrak nahastea leporatzen digute; garenari uko egin, eta munduko hiritar izateko gonbidapenak jasotzen ditugu etengabe. "Hori suertea nonahikoak diren horiena! Sasi guztien gainetikan dabiltza hegan". Sasi artean ibiltzea nekeza da, baina ez diogu euskaldun izateari uko egingo. Garenari eutsi behan diogu, munduko hizkuntza eta kultur aniztasunaren ondareari euskararen herri osasuntsuak bere berezko ekarpena egiten jarrai diezaion.

Erasoak eraso euskaldun izateaz harro, garena izaten jarraitzeko nahia eta gogoa askotan erakutsi dugu euskaldunok. Honi esker, hamaika proiektu sortu ditugu ordezkapen prozesuari aurre egin, eta euskaraz bizitzeko nahiari hauspoa emateko.

Euskaldunak burujabe.
Hasteko asimilazio prozesuak gugan izan duen
eragina onartzea dagokigu. Kontzienteki edo in-
kontzienteki gure eguneroko hizkuntza praktika
sumisoa bilakatu da. Praktika burujabearen al-
deko hautua indartu behar dugu hau gainditzeko.
Zazpi euskaldun + erdaldun bat = zortzi erdaldun
ekuazioarekin amaitu, eta euskaraz bizi den herria
nabarmentzea ekarriko duen praktika, hain zuzen
ere. Honetarako, autoestimua berreskuratu, eta
euskaldun izatearen harrotasuna eguneroko jar-
dunaren erdigunean kokatu behar dugu ezinbes-
tean. Eta jokabide aldaketa hau bultzatzeko,
euskaraz bizitzeko hautua egiteko, norbanakoa-
ren determinazioa ezinbestekoa da. Baina ezin
dugu dimentsio kolektiboa ahaztu. Beraz, euskal
komunitateak egin behar du euskaldun burujabe
bizitzearen alde.

Euskal Herria burujabe.
Sasi guztien gainetik ibili ahal izateko, euskaraz bi-
zitzeko hautua egiteaz gain, lehentasunezko esta-
tusa behar du euskarak bere lurralde osoan.
Legeen zein prestigioaren bitartez eraiki beha-
rreko lehentasunezko estatusa. Horretarako, eza-
gutu beharrekoa zein funtzio guztietarako hizkuntza izendatu behar da euskara. Eta hizkuntza politikaren bitartez alor guztietan nagusi izateko neurriak hartu behar dira.

Baina aldaketa hauek ez daude gure esku. Fran-
tziar eta espainiar konstituzioek ez digute horretarako aukerarik ematen. Horregatik burujabetza
behar du Euskal Herriak.

Euskalduna eta burujabea. Biak dira aldaketa
hauen oinarriak. Beraz, norbanakoak zein herriak,
bakoitzari dagokigunetik, euskaldun eta burujabe
izateko determinazioari beste bultzada bat eman diezaiogun, sasi guztien gainetik euskaldunak eta libreak izateko Euskal Herrian.

Sasi guztien gainetik, Euskaldun eta burujabe!

 

GAILURRA
ALETU
BIHURRI HITZA
PIKOTZ
U.E.K.
GURE ETXEA

 

LAGUNEN WEB LOTURAK

 

Un barrio sin comercios es un barrio muerto, por eso desde Aldapan Gora os animamos a potenciar los comercios del barrio

EL BARRIO
COMERCIOS DEL BARRIO
ALDAPAN GORA