|
| Hasiera | Auzoa |
Distritoa |
Kontaktua |
|||||||
| ASTE KULTURALA |
Uribarrin, Auzokoen Europako Eguna. Aldapan Gora, Matiko eta Uribarriko Kultur Koordinakundetik datorren Maiatzaren 27an, ostirala, arratsaldean zehar Uribarriko Eskoletako Landan ospatuko den Europako Auzoaren Egunean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Jai hau 1999an hasi zen Pariseko auzo batean, ideia Frantziako beste hiri batzuetara hedatuz joan zen, 2005ean jadanik 7 herrialde desberdinetako 4.5 milioi auzokide izan ziren parte hartu zutenak. 2007rako 22 herrialde izan ziren jai honetako partaideak, 7 milioi pertsona bildu ziren oraingoan. 2010ean, ostera, 32 herrialde desberdinetako 1.200 hirik parte hartu zuten egitasmoan, jada munduko 10 milioi pertsonek parte hartu zutelarik esku artean dugun ospakizunaren harira. Jai hau ospakizun apala da, auzokideen arteko adeitasun harremanak sustatzeko gune gisa planteatzen dugu, modu honetan elkartasunean oinarritutako sareak bultzatuz. Bilboko Udalak, auzoetako tokian tokiko eragile sozialen laguntzarekin, 2006an Ibarrekolanda auzoan ospatu zuen lehenengo aldiz ekimen hau, 2007an Mazustegin, 2008an Otxarkoaga auzoan, 2009an Boluetan eta 2010ean Peñaskalen. Oraingo honetan, Bilboko Udalak Uribarri auzoa proposatu du jai gune gisa, Aldapan Gora kultur koordinakundeari eskainiz honen antolakuntza eta dinamizazio lana. Aldapan Goran uste dugu Uribarrin Auzokoen eguna antolatzeko baldintza nagusia, auzokideok auzoa biziberritzeko egiten dugun lana aipatzea dela. Lan honetan zuzeneko eragina dute Uribarriko kaleak girotu eta alaitzen diharduten eragile soziokulturalek, hau dela eta, hauen jarduera goraipatzea ezinbestekoa ikusten dugu. |
Bestalde ere, auzo-bizitza mantentzeko nahitaezkoak dira ere bertoko merkatu eta taberna txikiak, alegia, hauei merezitako tokia eskaintzea garrantzitsua ikusten dugu. Azken finean, ezin dugu ulertu Uribarri auzoko egun bat Uribarritarrak omendu gabe, honela, eguneroko bizitza auzoan egiten duten horientzako eguna ospatu nahi dugu, auzoa antolatu eta parte hartzen duten horientzako eguna hain zuzen. Gauzak honela, auzoan auzotarren eguna ospatzerako orduan zuen parte hartzea ezinbestekoa dela uste dugu, zuen eguneroko lana dela eta Uribarriko bizitza sozialaren parte aktiboak baitzarete. Proposamen orokorra ondorengo ideien baitan eutsiko litzateke: * Lehendabizi, auzoko historia gaurko egunera ekarri nahiko genuke elementu hauek erabiliz: Uribarriko argazki zaharren esposizioa eta auzokideen bizi esperientzia kontatuko duen bideo dokumentala;
* Bigarrenez, auzoko Eragile Soziokulturalen jarduera barnebilduko duen esposizioa osatu nahi dugu; * Hirugarrenez, komertzio txikiak duen garrantzia goraipatu asmoz, auzoko komertzianteek euren produktuak bere estabrezimenduaren atarian aurkezteko rastrilloa egin nahi dugu; * Laugarrenez, eszenatokian antzezpen ezberdinak izango ditugu. * Azkenik, Montañoko sukaldaritza eskolak eskainitako Luntxaz gozatzeko aukera izango dugularik. Gaurko egunez, egitarau zehazten gabiltza, hori dela eta datozen egunotan zehaztapen gehiago eskainiko ditugu.
ALDAPAN GORA MATIKO ETA URIBARRIKO KULTUR KOODINAKUNDEA |
|
LAGUNEN WEB LOTURAK |
AUZOA |
ALDAPAN GORA |
|