|
EUSKARAZ BIZI EGUNA 2010 KRONIKA
Aurreko larunbatean euskaraz bizi eguna eta gau eskolaren 5.urteurrena ospatu genuen Uribarrin. Eguraldiaren mehatxuak gaindituz, giro epelean igaro genuen eguna Uribarriko eskolako plazan. Goizeko 12etan eman genion hasiera egunari gaztetxoentzako larru tailer batekin eta umetxoen aurpegi margoketekin. Zelako artistak diren gure auzoko umeak!! Bitartean, Tanttaka euskara taldeari buruzko erakusketa bat ikusgai geneukan, urtean zehar antolatu dituen ekimen ezberdinekin, gau eskola barne. Apurka apurka hasi zen jendea plazara hurbiltzen eta bertan esaera zaharrak errepasatzen, auzoko koadrila ezberdinak ikusi genituen. Taldeak osatu ondoren , ordu bat terdiak inguru eman genion hasiera “esaera zaharren txapleketari” Barakaldo, Artzentales eta Trapagatik etorritako bertsolariekin.. Aurtengo lehiaketan, 3 taldek soilik parte hartu duten arren, inoiz baino borrokatuago egon da 1go postua. Eta esaerak esaten duen moduan… EZ JAN, EZ LAN. Ta hain zuzen ere, lanean jarraitu ahal izateko (finalerako), tripa entsalada eta indaba goxoz bete genuen eguzkipean 70 pertsona inguruk. Eskerrik Asko Txo!!! Bapo bazkalduta, Kafea eta koparekin batera finalari eman genion bidea eta urtero ezala Uribarritarrakekoek irabazi zuten, atzetik Hau pittu hau eta tanttakakoak gelditu zitzaizkielarik. Baina Uribarritarrakekoez gain, Gau eskolakoek ere bazuten zer ospatu, 5 URTE ez baitira egunero betetzen. Golokako igelak egin zituen aurkezle lanak eta jarraian goi mailako ikasleak igo ziren eszenatokira, haiek prestatutako antzerkia interpretatzera. Txalo zaparradaren ostean, IPES-eko Txemak hartu zuen hitza eta denoi gogorarazi zigun, aurten izandako oztopoak gaindituz ere, Gau eskolak oraindik auzoan dirauela ikastolari esker, baina hala ere ezin dugula alde batera utzi eskola berreskuratzearen aukera, toki publikoa delako hori, hots auzokideena. Lehengo mailako ikasleek berriz “Guantanamera” doinuan bertso batzuk abestu zizkiguten, zuena bai meritua!!!!!ikasle ohi batek ere bere esperientzia kontatu zigun eta azkenik bertatik pasatu diren irakasle ezberdinak igo ziren eszenatokira eta Unai eta Matxalen aritu ziren ordezkari gisa. Ekitaldiari bukaera emateko denon artean “Guk euskaraz” abestu genuen. ANIMO GUZTIOI!!! ZORIONAK ETA BESTE URTE ASKOTARAKO!!! Arratsalde partean, Uribarrin ohitura bihurtu den “KARRAOKEAREKIN” poteoan ibili giñen koadrila ezberdinak eta egunari bukaera ezinhobea emateko Santurtziko “ALDATS” taldekoek erromeria eskeini ziguten.
ESKERRIK ASKO PARTEHARTZAILE GUZTIEI ETA TANTTAKA KONPARTSARI GUZTIA POSIBLE EGITEAGAITIK. TANTAZ TANTA URIBARRI EUSKALDUNDUKO DUGU!!!!
|
Komertziorik gabeko auzoa, auzo hila da, horregatik auzoko komertzioak bultzatzeko animatzen zaituztegu.
|